Herejeen alaba

Herejeen alaba.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
ISBN:
978-84-9172-017-1
Páginas:
64
Colección:
ENSAYO Y TESTIMONIO
-10%
8,50 €
7,65 €
IVA incluido
En stock 24/48 h
Añadir a la cesta

-Hereseak erre zituzten lekuan, errautsen artean, kristalezko bihotz bat aurkitu zen.-
Orreagako IV. Kronika

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua, irakurleak esku artean duen liburua zabaltzen duena.

Joseba Sarrionandiak -literatura arturiko eta mediebalean murgildutabizi izan zuen kartzelako -denbora hutsean- izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen eragile izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena.

Horrela, Ander Berrojalbiz ikerlariari zor diogun Kristalezko bihotzak idatzian, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu.

Azkenik, eranskinetan, Durangaldean egondako heresia ezberdinen berri ematen duten hiru testu eskaintzen dira, Joseba Sarrionandiak 1979an idatzitako Durangaldeko herejeak eta Artekaleko Manzaneroa barne.

Otros libros del autor

  • Hija de los herejes,la
    -10%
    Titulo del libro
    Hija de los herejes,la
    Berrojalbiz Echevarria, Ander / Sarrionand
    9788491720645
    PAMIELA
    En stock 24/48 h

    9,00 €8,10 €