Ha.real fabrica municiones de orbaizeta

Ha.real fabrica municiones de orbaizeta.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Arqueologia
ISBN:
978-84-7681-687-5
Páginas:
199
Colección:
GANBARA ERDERAZ
12,90 €
IVA incluido
En stock
Añadir a la cesta

1975. urtea zela uste dut, Saraitzu eta Aezkoa inguruetan Aste Sainduk o egunak pasatzen nenbilen. Ostegun goizean, Aribera heltzean, bizkait ar adiskide batzurekin topo egin nuen eta aspaldi ikusi ez nuen Jose R amon Uriarte adiskidea, antzinako arma ola baten berri ematen ari zen talde hartan. Bera ekonomiako Master bat egiten ari zen Londresen, eta ikasketen bidez ezagutzen omen zuen arma ola; eta han zebilenez gero, lehenaldikoz egun horretan bertaratu omen zen. Orbaizetako arma olak garai bateko ekonomian eta historian izan zuen garrantziaz mintzo zen, eta bere kontatzeko erak neri ere bertaratzeko grina sortu zidan. Ost iral Saindu egunean, goiza langartsu agertu zenà, isil isilik, bakar b akarrik, autoa hartu eta Orbaizeta aldera abiatu nintzen. Giro langart su hura ezin egokiagoa zitzaidan nere barnea astintzen zuen emozioaren tzat. Nere burua gero eta beroagoa zegoen, guztiz minbera egingo zitza idan bizipenerako prestaturik nintzen. Orbaizetara heldu eta arma olar ako bidea nondik zen galdetzean, lehenengo biek etzekiten, horrek orai ndik bitxiagoa eta misteriotsuagoa egiten zuen nere helburua. Hirugarr en bati galdetu eta honek ederki bideratu ninduen. Sartu nintzen bada bide hertsi batean; euri mehe hark Iratiren naturaleza sarkorra are ba rnekoiagoa egiten zuen; Iratiren izpiritua arnasten zuen nere gogoak e ta kantu baten bila gabiltzanontzat ezinbestekoa izaten den zirrara pi l-pilean sentitzen nuen, kantu baten hari muturra aurkituko nuela zihu rtzat jotzen nuen. Kantu zaharretan hainbeste aipatzen den basoilarra han ari zen kantari. Hurbiltzen ari nintzen, gero eta bakardade haundi agoa, gero eta gune erlijiosoagoa; eta isiltasun hura are isilagoa egi ten zuen ur murmurio zoroa aditzen hasi nintzen; bapatean nere begiek aurrez aurre zuten lehen harresia. Autoa utzi eta hormari begira nengo ela, senaz, hertz batean goruntz zihoan belar soildu lerro bati jarrai tu nion; ustekabean horma sendo baten gainean nere burua aurkitu nuen arte. Behekaldean Txangoaren urak hartzen dituen Legartza erreka, arku pean eta bi hormen artean, etengabeko joanean, mar-marra otoizten ari zen, oihartzunaren lilura aurkitzen zuelarik. Lehenmina sorraraziz, no rtasun sarkorra isurtzen zuen eraikin apurtu hark; gure nahi eta ezine zko izate hautsiaren eszenatokia zirudien. Egun arma ola zaharra, Kult ur Interesdun Onura izendatua izan da eta Iratiko naturan, garai batea n ez bezala, bakean aurkitzen da. Eguneroko bakardadean, isil isilean, nehor ere ohartu gabean, suzko, burdinezko eta polborazko arranguren oroitzapen zaharrak jalgitzen dira hormetan erroak dituzten zuhaitzeta n gora. Hitzaurre honetan, nik egun hartan bizitutako oroimen poetikoa idatzi dut. Mallik, ikerketa lan serio baten ondorioz, liburu honen i rakurleentzat guztiz interesgarriak izango diren gora behera historiko ak ematen ditu, arma ola zahar honen inguruan gertaturiko guztia. Benito Lertxundi 2010eko apirilaren 21a